Real Sociedad Fundazioaren egunean parte hartuko dute alebin neskek
Anaitasunako alebin neskek Real Sociedad Fundazioaren egunean parte hartuko dute datorren igandean, ekainak 9.
Bi talde izango ditu Anaitasunak Zubietan: Anaitasuna A eta Anaitasuna B. Talde bakoitzak hiruna neurketa jokatuko dituzte Zubietako futbol instalazioetan. 2. multzoan arituko da Anaitasuna B, Mutriku, Tolosa B eta Urola B taldeekin batera. 3. multzoan, berriz, Anaitasuna A arituko da. Multzoan aurkari izango ditu urola A, Touring eta Tolosa C. Hona hemen bi taldeen ordutegiak:
Anaitasuna B
15:40ean, Mutriku-Anaitasuna B (Zubieta Z7-A)
16:03ean, Anaitasuna B-Urola B (Zubieta Z7-B)
16:26ean, Anaitasuna B-Tolosa B (Zubieta Z7-B)
Anaitasuna A
16:50ean, Anaitasuna A-Urola A (Zubieta Z7-A)
17:13ean, Anaitasuna A-Touring (Zubieta Z7-A)
17:26ean, Anaitasuna A-Tolosa C (Zubieta Z7-A)