Berdinketa Aretxabaletan

Aretxabaleta 1
Anaitasuna CD 1

Bigarren zatia hasi eta berehala berdindu du Anaitasunak, Ander Arabaolazak egindako golari esker

Anaitasunak bana berdindu du Aretxabaletara egindako bidaian. Ohorezko mailaren denboraldi aurre honetako lehen neukerta zen, eta aurrean aurten Hirugarren Mailan lehiatuko den Aretxabaleta zuen. Etxekoek gureek baino denbora gehiago zeramaten lanean eta bereziki lehen zatian nabarmendu da bi taldeen arteko aldea. Bigarrenean gureak indartsu irten dira eta lehen minutua betetzerako berdindu dute partida.

Aretxabaletak gauza bera eginez ekin dio partidari. Erdiko atzelariak ezkerrez egindako pase luzea eskuin hegaleko jokalariak kontrolatu ostean, area barrura egin du erdiraketa eta aurrelariak buruz errematatu ondoren bat eta hutsekoa jarri du markagailuan. Lehen minutua betetzerako egin dute gola etxekoek. Nagusi izan dira lehen zatian etxekoak eta minutu gutxiren buruan bigarrena egitetik gertu izan dira. Erremateak ordea zutoinean jo du.

Anaitasunak, berriz, bi aldeetako hegalak baliatu ditu arriskua sortzeko. Lehena zelai erdian Godoyk berreskuratutako jokalditik hasi da. Ioannes Garatek pasea egin dio azpitik Mikel Arzalluzi eta honen erdiraketa Ioritz Mendizabalek errematatu du ezkerrez, baina zuzenean kanpora joan da. Antzeko jokaldi batean ere gertu izan dute gola gorrixek. Ioannesek egindako erdiraketa IƱigo Arzalluzi iritsi zaio bigarren zutoinean eta atzelari bat atzean utzi ostean gutxigatik kanpora joan zaio jaurtiketa gurutzatua.

Atsedenaldira atzetik irten dira, baina atsedenaren ostean indartsu irten dira gureak eta lehen minutua bete aurretik banakoa ezarri dute markagailuan. Julen Morgadok eskuin hegaletik egin du erdiraketa eta atzelariak urrundu ostean Mikel Aramendik baloia atera jaurti du zuzenean. Etxekoen atzelari baten gorputzean jo du baloiak, Ander Arabaolazari iritsi zaio aldaratzea ondoren eta aurrelariak ez du barkatu ezkerrez banakoa ezartzeko. Ondorengo minutuetan nagusi izan da Anaitasuna, baina argia pixkanaka ilunduz joan da eta azken minutuetan etxekoak izan dira partidaren kontrola hartu dutenak.

Itxura ona eman dute Igor Quindosen mutilek lanean denbora gehiago damarren taldearen aurrean. Hurrengo neurketa datorren ostegunean izango da Hirugarren Mailako beste talde baten aurka. Beasain izango dute aurrean gureek Andramari Sariaren norgehiagokan.