Taldeko argazkiak salgai Iñaki Argazkiak dendan
Urrian zehar Anaitasunako talde guztiek egindako argazkiak salgai daude jada.
Aurten hamahiru talde ditu lehian Anaitasunak, eta argazki originala nahi duenak Plaza Berrian Iñaki argazkilariak duen dendan aurkituko du bere taldeko argazkia. Argazki bakoitzak 4,5€ balio ditu. Anaitasunak ere jarriko ditu argazkiak webgune honetan, baina hasiera batean behintzat ez dira argazki originalak izango. Denborak aurrera egin ahala argazki guztiak ikusgai egongo dira Anaitasunaren orrian.