Anaitasunako motxila ofiziala eskatzeko epea zabaldu da
Rural Kutxak eta Anaitasunak sinatutako akordioari esker, jokalariek eta klubeko entrenatzaileek Anaitasunako motxila ofiziala eskuratu ahal izango dute.

Akordio honek, klubaren kirol garapenean laguntza garrantzitsua suposatzen du, eta gure jokalarien onura bilatzen du beste ezeren gainetik. Hau horrela izanik, Rural Kutxan 30 eurorekin kontu bat zabaltzen duenari, edota jada irekita duen jokalari bakoitzari Anaitasunako motxila ofiziala oparituko zaio.
Motxilaren eskaera egiteko azken eguna azaroak 30 da. Promozio horretan interesa duenak klubak banatu dien gutuna erakutsi beharko du Rural Kutxak Azkoitian duen bulegoan. Informazio gehiago nahi duenak bulegoan bertan galde dezake.