Laugarren garaipena lortzeko Martutene garaitu behar
Anaitasunak gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera Martutene jasoko du Txerloiako futbol zelaian. Gureek jokatutako hiru neurketak irabazi baldin badituzte, txanponaren beste aurpegia erakusten du Martutenek. Jokatutako hiru partidak galdu dituzte donostiarrek.
Mutriku, Zarautz eta Real Union izan dira Martuteneren orain arteko aurkariak. Hain zuzen Anaitasunarekin batera lehen postuetan kokatu diren hiru talde indartsu izan dituzte arerio donostiarrek. Zortzi gol jaso dituzte Anaitasunaren gaurko aurkariek, eta hiru baino ez dituzte egin.
Anaitasunak azken urteetako liga hasierarik onena egin du jokoan zeuden bederatzi puntuak lortu ostean, eta gaur Martuteneren aurkako neurketan hasiera hori hobetzeko aukera paregabea dute. Hemen Igor Quindos entrenatzaileak gaur arratsaldeko partidarako deitu dituen 18 jokalariak.
