Futbol Kanpusa Aste Santuetarako
Sasoiko Ongizate Zentroak Futbol Kanpusa egingo du San Juan futbol zelaian. 2007. urtean jaiotako neska-mutilentzako izango da Kanpusa. Martxoaren 29an hasiko da eta apirilaren 1ean amaitu, bi orduko lan saioak egin eta gero, goizeko 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko baitira.
Ez da Sasoikok antolatzen duen lehen Futbol Kanpusa. Aurrez ere eginak dira, eta bikain joan dira edizio guztiak, apurka-apurka jende gehiago animatuz joan baita. Hein handi batean, lantzen diren ezaugarriak garrantzia handia dutelako gaztetxoengan. Tituludun eta esperientzia handiko entrenatzaile eta begiraleak izango dira Kanpusean, eta honako ezaugarri hauek landuko dituzte:
• Bakarkako lana
• Taldeko lana
• Atezain postuarentzako egokitutako lana
• Eramate, kontrol, pase, dribling eta erremate ariketak
• C.D. ANAITASUNAKO metodologia landuko da
Eraman beharreko materiala:
• Entrenatzeko arropa (kamiseta, praka eta galtzerdiak, xira edo jertsea)
• Tako askoko botak edo entrenatzeko zapatilak
• Aldatzeko arropa
• Eskuoihala
Martxoaren 23ra arte eman ahalko da izena Yoko Kirolak dendan. 50 €ren truke Rural Kutxak Azkoitian dituen bulegoetan ordaindu beharko dute izena ematen duten guztiek.
OHARRAK:
• Lan-saio bakoitza hasi baino 10 minutu lehenago instalazioetan egotea gomendatzen da, bakoitza bere kirol arroparekin.