Euskal Ligako Jubenilek ezinean jarraitzen dute
Pasa den asteburuan Anaitasunako harrobiko talde gehienek atseden hartu zuten. Talde bakar batek izan zuen neurketa, Euskal Ligako Jubenilek hain zuzen. Puntu bat batzetik gertu izan ziren Iker Epelderen mutilak, baina etxekoek penalti bidez egindako golak ezerezean utzi zuen gorrixen desioa.
| Lengokoak | 1 |
| Anaitasuna CD | 0 |
Beste behin ihes egin zien garaipenak
Futbola krudela ari da izaten Euskal Ligako Jubenil taldearekin. Partida hasieratik izan zen zaila eta itsusia. Zelaiaren egoerak ez zuen batere laguntzen eta baloia mugitzeko lanak izan zituzten bi taldeek, honi zegoen haize zakarra gehituz. Joan-etorriko neurketa ari zen izaten, baino areara iristeko zailtasun handiekin biak ala biak. Lengokoakek itxita jokatu zuen eta horrek gure mutilak hegaletatik jokatzera eraman zituen, nahiz eta mina egiteko gai izan ziren. Sentsazioak hobeak ziren gureentzat etxeko taldearentzat baino.
Bigarren zatiko lehen hamabost minutuak lehen zatiaren bde beretik joan ziren, baina joko sistema aldatu zuten etxekoek eta horrek ondu egin zuen etxeko taldea, Anaitasunari gehiago kostatuz. Amaitzeko hamazazpi minuturen faltan jokaldi arraro batean, epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen eta modu horretan egin zuen Lengokoakek neurketako gol bakarra.
Bost minutura, berriz, Ekain Anduezak jokaldi inozo batean taldea jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen eta ordutik aurrera asko zaildu zitzaien gure mutilei punturen bat batzeko aukera. Punturen bat batzea merezi eta irabazi zuten, baina beste neurketa bat gehiagoz hiru puntuk ihes egin zutela ikusi zuen taldeak.
Hurrengo asteburuan Antiguoko jasoko dute larunbat arratsaldeko 17:30etan.