Lau Neumatikoak etxearen eskaintza Anaitasunari
Anaitasunaren bazkide babeslea den Lau Neumatikoak etxeak eskaintza egingo dio Anaitasunari. Beste hainbat babeslek egin bezala, Lau Neumatikoak etxea izan da oraingoan Anaitasunako kideei eskaintza egin diena.
Hain zuzen %6ko beherapena egingo diete, Anaitasunako jokalari, entrenatzaile eta Zuzendaritzako kideei gurpilen, olioen eta pastilen aldaketan. Interesatuek Azpeitiako Landeta Auzoan baliatu ahal izango dute eskaintza, Akamendi Etxea, 26-28an, Glualen parean. Lau Neumatikoak etxeak egin berri duen eskaintza hau denboraldi amaierara bitartean aprobetxatu ahal izango dute gure taldeko kide guztiek.
