Eguberrietako hainbat txapelketetan hartuko dute parte gureek gaur hasita

Pasa den urtean egin bezala, aurten ere gure neska-mutilak hainbat txapelketetan ikusiko ditugu. Urte zaharra beste era bateko lehiaketetan agurtuko dute beraz gureek, eta beti bezala futbolean eta lagunartean hasi.

Alde batetik, Aretxabaletako Txapelketa dugu. Bertan Anaitasunako hiru neska taldek hartuko dute parte: Kadete neskek, Infantil neskek, eta alebin neskek, azken hauek futbol eskolakoak. Bestetik, eta goiztiarrena, Real Sociedad Fundazioak Eguberrietan antolatzen den txapelketa. Bertan gure alebin mutilek hartuko dute parte. Eta azkenik Zumaiako Futbol Txapelketak

- Zubietako Eguberrietako Txapelketa

Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen alebinen Eguberrietako Txapelketa gaur eta bihar artean jokatuko da. Lehen egun honetan gure mutilek aurrera egiteko txartela eskuratuko balukete, bihar jokatu beharko lukete azken fasea.

Multzoa: Antiguoko, Bergara, Touring, Landetxa, Anaitasuna

Hemen informazio gehiago:

AlebinErrendimenduaZubieta

 


 

-Zumaiako alebin mutilen Txapelketa

Parte-hartzeko alebinentzako txapelketa izango da abenduaren 27an eta Anaitasunako bi taldeek hartuko dute bertan parte.

A multzoa: Lagun Onak A, Zarautz, Elgoibar, Anaitasuna B

B multzoa: Lagun Onak B, Mutriku, Zumaiako, Anaitasuna A

Hemen informazio gehiago:

PartehartzeaZumaia

 


-Aretxabaletako nesken txapelketak

Aretxabaletan, berriz, nesken txanda izango da. Abenduaren 30ean alebin, infantil eta kadeteek egun guztian zehar Anaitasunaren kolore gorria defendatuko dute Ibarrako futbol zelaian.

Alebinak

Multzoa: Eibar, Bergara, Anaitasuna

Hemen informazio gehiago:

AlebinNeskakAre

Infantilak:

Multzoa: Arizmendi, Real Sociedad, Aloña Mendi, Anaitasuna

Hemen informazio gehiago

InfantilNeskakAre

Kadeteak:

A multzoa: Arizmendi, Bergara, Anaitasuna A

B multzoa: Lazkao, Eibar, Anaitasuna B

Hemen informazio gehiago

KadeteNeskakAre


 

-XXXII Nazioarte Real Sociedad Txapelketa (Infantil Txiki maila)

Urte berrian, urtarrilaren 2 eta 3 bitartean hain zuzen, Real Sociedaden Nazoarteko XXXII. Txapelketa jokatuko da Gipuzkoako hainbat udalerritan eta Anaitasunaren multzoko neurketak Bergarako Ipintza futbol zelaian jokatuko dira.

Multzoa: Bergara, Kostkas, Ariznabarra, Touring, Anaitasuna

Hemen informazio gehiago:

InfTxikiBerg

 


-Zumaiako Alebin nesken Txapelketa

Urtarrilaren 2 eta 3an Zumaiako alebin nesken txapelketa jokatuko da Aita Mari futbol zelaian.

Multzoa: Lagun Onak, Zarautz A, Peña Athletic Santurtzi, Anaitasuna

Hemen informazio gehiago:

AlebineskaZum