Futbol Eskolaren bilera asteartean (Elkargunean, 19:00etan)

Anaitasunako Futbol Eskola orain urte gutxi jarri zen martxan, baina ikusitako arrakastaren ondorioz aurten ere txikienek futbolarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango dute igande goizetan.

Horregatik bilera informatiboa egingo da datorren astearte honetan arratsaldeko 19:00etan Elkargunean egingo den bileran. 2004, 2005 eta 2006 urte bitartean izena emanda dauden neska-mutilen gurasoei zuzenduta dago bilera. Bertan egutegia, ordutegia eta bestelako zalantza guztiak uxatzeko aukera egongo da.