Txerloiako giroa piztu nahi dugu

Txerloiako Udal Futbol zelaia Ohorezko mailako zelairik ederrenetakoa izateaz gain, girorik onena sortzen denetako bat dugu. Zale asko hurbiltzen da taldea animatzera, hala nola, familiako kideak, lagunak, bizilagunak, etab. Aurtengo denboraldian ere aurrez izaten zen giroa mantendu nahi dugu eta posible bada, hobeagoa sortu. Horretarako gure jokalariei gustuko duten abesti bat aukeratzeko eskatu diegu. Zertarako?

Musika pertsona askoren poz iturri da, erritmoa izango da beste batzuentzat. Txerloia denen poz iturri izatea nahi dugu, inor geldirik egotea nahi ez dugun zelaia. Horregatik, gola sartzen duen jokalariak berak hautatu duen abestia entzungo da Txerloiako bozgoragailuetatik gola ospatzen duen bitartean. Alde batetik eta garrantzitsuena, jokalaria bera berotzea eta piztea da helburua, eta bestetik zaleak eroso eta gustora sentiaraztea.

Aurtengo denboraldia gorrixen urtea izango delakoan, hemen aurkituko duzue Ohorezko mailako jokalari bakoitzak aukeratu duen abestia.

Hemen zerrenda osoa:

Asti - Berri Txarrak - Jaio musika hil

Xuban - Liverpool taldearen ereserkia

Etxeberria - Pirritx eta Porrotx - Mari Kalanbre

Godoy - Deskontrol - Duintasunez eutsi

Eskurtza - Su ta gar - Jo ta ke

Landa - Magic Sistem - Magic in the air

I. Arzalluz - Pirritx eta Porrotx - Maite zaitut

Tomao - Friyday's Crew - Parez pare

Unai - Ihesbide - Ez etsi, eutsi

Ander - Takolo, Pirritx eta Porrotx - Riki-riki

Elorza - Berri Txarrak - Denak ez du balio

Beitia - Etzakit - Eskurik eskuekin

Aramendi - Gozategi - Kalanbreak

M. Arzalluz - Iheskide - Itzalpeko lagunei

A. Pastrian - Friday's Crew - Egin dezagun bidea

Zulaika - Pont Aeri - Flying free

M. Pastrian - Chayanne - Madre tierra

Morgado - Michael Jackson - Beat it

Kepa - Joxe Ripiau - Pedro Maio

Izagirre - Alaitz eta Maider - Txanpon baten truke

Joritz Badiola -  Berri Txarrak - Biziraun

Mendizabal - Berri Txarrak - Oreka

Ioannes - Pirritx eta Porrotx - Eskuetan

Rubio - Metalica - Nothing else matter

Xabier Soraluce - Gatibu - Besoak zabalik