Anaitasunak sendo jarraitu nahi du etxean (Larunbata, 16:30)

Anaitasunak beste erronka bat du bihar Txerloian Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, sailkapenean 12. postuan dauden txantxikuak menperatzen saiatuko dira Aitor Iturberen mutilak. Aurreko astean Txapelketako laugarren garaipena lortu zuen etxean Aloña Mendik Zarautzen aurka, baina, etxetik kanpora oraindik ez dute garaipenik lortu oñatiarrek.

 DSC6833

Anaitasunak, bere aldetik, bolada onari eustea du helburu. Zazpi jardunaldi daramatza taldeak (sei irabazi eta bat berdindu)  porrotik jaso gabe eta bihar garaipena lortuta, bolada on honetan ahalik eta gehien jarraitzea da helburua.

Gaur egin dute asteko azken lan saioa eta entrenamenduaren ostean eman du Iturbe entrenatzaileak biharko partidarako zerrenda. Aurreko astetik bi aldaketa deialdian: Godoy eta Ander Pastrian sartu dira 18ko zerrendan, Alex Altolagirreren eta Iraitz Kortaren ordez.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Ioritz Badiola, Zialtzeta, Landa

Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, Iñigo Arzalluz, Beitia

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Iker Pastrian, Mendizabal, Ander Pastrian