Larunbateko neurketa eta Bazkidetza

Bihar arratsaldean emango dio hasiera 2021-22 denboraldiari Xabi Artetxeren taldeak. Honekin batera, bazkidetza prozesua martxan da eta txartelak eskuratzeko nahiz bazkide egiteko aukera izango duzue gaur arratsaldean eta bihar goizean.

Anaitasuna vs Portugalete 

Egungo egoera dela eta, legediak baimendutako kopurua sartuko da Txerloian. Ganancia Horretaz, ezingo da partida zutik ikusi eta harmailetan musukoa derrigorrezkoa izango da. Sarreran eskuak garbitu beharko dira eta zaletuen arteko distanteziak mantentzea eskatzen da.

Lehentasuna beti bazkideek izango dute sarreran, baino hau 16:45ak arte sueloik izango da. Hortik aurrera, sarrerak saltzen hasiko dira eta edukiera bete arte ateak irekita egongo dira. Ateak 16:00etan zabalduko dira bazkideak sartu ahal izateko.

Umeen kasuan ez da ohiko prozedura emango. Neurketa hasi aurretik zelaira sartu nahi dutenek sarrera erosi beharko dute, lehentasuna bazkiedeentzat groundik izango baita. Bein partida hasita baimendutako pertsona kopurua ez bada bete, umeek doan sartzeko aukera izango dute.

Bazkidetza

Pasa den urteko ezohiko egoera dela eta, klubak 2020-21 denboraldian bazkide izaten jarraitu zutenak, ahal den neurrian premiatzen saiatu da. Horregatik, bazkide orokorrek 30 € ordainduko dute urteko kuota eta jubilatu, langabetu eta gazteek (25 urtetik behera) 20 €

Gainontzeko kasuetan, bazkide orokorraren kuota 90 € izango da eta 50 € jubilatu, langabetu eta gazteentzat. 

Larunbatean Txerloiara aurkezteko 2021-22 denboraldiko txartela erakutsi beharko da.

Txartel berrria eskuratu ahal izateko bi aukera izango ditu bazkideak:

Irailak 3, ostirala Txerloian jasotzea arratsaldeko 18: 00-19: 00

Irailak 4, larunbata Kontzejupen goizeko 11: 00-12: 30