Futbol eskolako izen-emate prozesua

Hurrengo denboraldian, Anaitasunako Futbol eskolan izen-emateko aukera zabalik dago jada, baina hau burutzeko prozesua ez da ohikoa izango. 

 

Covid-19aren ondorioak jasaten ari garen honetan, ezinezkoa zaigu aurreko urteetan egin izan ohi genuen guraso bilera egitea. Gauzak honela, bertan, Anaitasunako Futbol eskolaren nondik norakoak azaldu eta izen-ematea egiten bagenuen ere, aurten, 2011 eta 2012an jaiotako mutilen zein 2010, 2011 eta 2012an jaiotako nesken izen-emate prozesua email bidez burutu beharko da. Horretarako, bidali email bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, bertan honako datuak helaraziz:

Haurraren Izen-abizenak:
Jaiotzadata:
Gurasoedotutorearen izena eta kontaktuzenbakia:
Ikastetxea:
Atezain
edojokalari gisa eman nahi du izena:
Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al du?(Baiezkoa badazertan?)

Bestalde, izen emateko epea uztailaren 7an amaituko da eta gaurtik aurrera apuntatzeko aukera izango duzue.

Bestelako edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai lehen aipatutako helbide elektronikora. Animatu, zain izango gaituzue eta!