Mikel Muguruzak Hirugarren Mailako taldea utziko du lan kontuengatik

Mikel Muguruzak Hirugarren Mailako taldea utziko du lan kontuengatik.

Zarauztarra 2019-20 denboraldian batu zen gorrixen taldera eta denboraldi bat eta erdi egin ditu kolore gorrixek babesten.

Anaitasunak zorterik onena opa dio Muguri bere bizitza pertsonal nahiz profesionalean eta beti izango ditu Anaitasunako ateak irekita.

MILA ESKER MUGU!