Julen Guillo Anaitasunaren fitxaketa berria

Julen Guillo Rodriguezek (Elgoibar, 2000) Anaitasunan jokatuko du denboraldi amaiera arte.

C.D. Anaitasuna eta C.D. Elgoibar akordio batera iritsi dira Julen Guillok Anaitasunan joka dezan utzita denboraldi amaiera arte. Guillok Elgoibarren egin ditu urte gehienak baina Eibarren ere jokatu du bi alditan. 2015-16 denboraldi osoa kadete mailan eta 2016-17 denboraldi erdia jubenil mailan, gainontzeko urteak bere betiko klubean eman ditu, Elgoibarren. Erasoko jokalaria da Julen, normalean bi bandetan jokatu izan duen arren, erdipunta lanak ere egin izan ohi ditu eta denboraldiko helburuak betetzen laguntzera dator Elgoibartarra. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarri jokalaria denboraldi amaiera arte uzteagatik. 

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduraduna eta Julen Guillo Txerloian.