Aste honetako partidak zein entrenamenduak bertan behera

Covid-19 birusaren hedapena ekiditeko asmoz, GFF-ak zein EFF-ak, asteburuko zein hurrengo asteetako partidak bertan behera uztea erabaki du.


Lehiaketak egoera honetan mantenduko dira federazioak aurkakoa esan arte. Bestalde, CD Anaitasunak ere, informazio gehiago izan arte bere taldeen segurtasuna bermatu ahal izateko, entrenamenduak bertan behera utziko ditu.

Berri gehiago izaten baditugu, jakinaren gainean izango zaituztegu!