Ohar ofiziala

C.D. Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak honakoa azaldu nahi die klubeko bazkideei, zaleei eta herritarrei:

Ohorezko Mailako txapelduna igo ohi da Gipuzkoatik Hirugarren Mailara. 2018-2019 denboraldiko txapelduna izan da SD Eibar, Anaitasunaren biharko aurkaria. Halere, Eibarrekin lotura duen CD Vitoria taldeak maila galdu du Bigarren B Mailan, eta ondorioz, Hirugarren Mailara jaitsi da. Espainiako Futbol Federazioaren 109.1 araudiak ez du onartzen denboraldi baten barruan lotura edo filialtasuna duten kluben arteko lotura hausten. Halaber, erabakiak ez du eraginik izango datorren denboraldirako.

Egoera horri buruzko informazioa jaso du Anaitasunak azken egunetan Gipuzkoako Futbol Federazioarekin eta Euskadiko Futbol Federazioekin harremana izanda. Federazioen erantzuna izan da Ohorezko Mailako bigarren sailkatuak lortuko duela 2018-2019 denboraldian  igoera. Hori horrela, Ohorezko Mailako mutilen taldeak bigarren postuari eustea badio Eibarren, Hirugarren Mailako taldea izango da Anaitasuna bihar.

Horregatik guztiagatik, bihar guztiok Eibarrera! Idatz dezagun historia berriz ere elkarrekin!