Unbe gorria izango da zapatuan

Ohorezko Mailako mutilak ez dira izango bakarrik denboraldiko azken neurketan. Eibarko Unbe zelaia gorriz tindatuko dute Anaitasunako jarraitzaile gorrixek.

Zale ugarik eman dute izena Eibarrera autobusez joateko; 250 inguru izango dira guztira autobusez bidaiatuko dutenak. 12:00etan, 60 lagun inguru abiatuko dira Eibarrera kaleak girotzera, eta 16:30ean, abiatutakoek zelairako bidea hartuko dute zuzenean, beroketatik jokalariak animatzeko. Eibar-Anaitasuna ikusteko sarrera doan izango da Unbe zelaian. Halaber, Eibarrek Anaitasunari azaldu dionez, talde armaginak segurtasun neurri zorrotzak jarriko ditu zelaiaren sarreran. Bide batez, Klubak eskertu egin nahi du Anaitasunako jarraitzaileek, eta oro har, azkoitiarrek zapatuan taldeari emango dioten babesa. Eskerrik asko guztioi!