Eibarko neurketari buruzko oharrak

Asko eta asko izango dira datorren zapatuan, maiatzak 25, Eibarko Unbe zelaian Eibar-Anaitasuna neurketa zuzenean jarraitzeko. Hori horrela, klubak hainbat ohar jakinarazi nahi ditu Eibarko neurketari begira.

Ohorezko Mailako mutilek bigarren postua ziurtatu nahi dute zapatuan Eibarko Unbe zelaian, eta horretarako aukera guztiak posible ditu. Irabazita edota berdinduta, sailkapeneko bigarren postuan itxiko du denboraldia; galduta ere, Tolosa hirugarren sailkatuak irabazten ez badu aukera izango du. Ikusi beharko da postu horrek zerbait gehiagorako aukerarik emango duen. Egoera horren aurrean esan direnen inguruan klubak beti eskatu du zuhurtzia izateko.

Sarrera doan eta kontrolatuta

Eibar-Anaitasuna ikusteko sarrera doan izango da Unbe zelaian. Halaber, Eibarrek Anaitasunari azaldu dionez, talde armaginak segurtasun neurri zorrotzak jarriko ditu zelaiaren sarreran.

Harrera ospakizunik ez, oraingoz

Kontuan hartuta sailkapeneko bigarren postu horretan amaitzen duenak ezingo duela ziurtatu edo baieztatu Hirugarren Mailara igoko denik, eza ospakizunik izango herriko kaleetan eta Udalean, datorren zapatuan. Gerora, bigarren sailkatuak Hirugarren Mailara igotzeko aukera duela baieztatzen bada, harrera izango da Azkoitiko Udalean.

Autobuserako izen ematea

Eibar eta Anaitasuna taldeen arteko neurketa ikustera joateko autobusak antolatuko ditu Anaitasunak. Hondarribiara eta Elgoibarrera egindako irteera arrakastatsu eta historikoetan bezala, oraingo honetan ere klubak jarritako autobusak izango dira Eibarrera joateko. Klubaren asmoa da bi ordutegi jartzea. 12:00etan eta 16:30ean izango dira autobusen ordutegiak. Klubak jakinarazi nahi du, ordea, autobusak izena emandako jarraitzaile kopuruaren arabera antolatuko direla. Ostegunera bitartean izango da izena emateko aukera Dean, Latz eta Tta-kun tabernetan. Ostegunean 21:00etan amaituko da izena emateko epea.