Partida aurrekoak: Deusto Donostia eta Tolosa

Anaitasunaren lehen bi taldeek etxean jokatuko dituzte euren neurketak. Neskek zapatuan Tolosa liderra jasoko dute, San Juanen. Mutilek, berriz, Deusto Donostiaren aurka neurtuko dituzte indarrak igandean, Txerloian.

PARTIDA-AURREKOA MAR-23-24

Anaitasuna – Deusto Donostia

Deusto Donostia FT izango da mutilen asteburuko aurkaria. Jaitsiera postuetako hamaseigarren postuan da talde donostiarra, 23 punturekin: bost puntura du jaitsiera postuetatik kanpo dagoen Allerru KJKE taldea. Sailkapeneko zazpigarren postuan da Oiartzungo taldea. Azken bi neurketetan puntu bakarra batuta iritsiko dira donostiarrak Azkoitira, bera Tolosako Berazubin.

Aretxabaletaren aurka bat eta lau galtzetik iritsiko da Deusto gureen aurkakora. Zubieta euren etxetik kanpo ez dute neurketarik irabazi, baina bost berdindu dituzte, azkena, Tolosan. Joaneko partidan huts eta bi irabazi zuten gorrixek. 35 gol egin ditu Donostiako taldeak. Jaso, berriz, 51 gol. Joan den astean etendako boladara itzultzeko asmoz jasoko dituzte mutilek donostiarrak igandean, 17:00etan.

Anaitasuna - Tolosa

Euskal Ligako neskek Tolosa hartuko dute etxean, zapatuan. Sailkapeneko liderra da Tolosako taldea, 60 punturekin. Azken bi neurketetan bi puntu lortu dituzte tolosarrek. Duela bi aste Tolosan, Arratia bigarren sailkatuaren aurka, eta joan den astean. Pauldarrak hirugarrenaren aurka. Bi neurketak banako emaitzarekin amaitu ziren.

Etxetik kanpo ez dute neurketa bakar bat ere galdu Tolosako neskek. Denboraldi guztian partida bakarra galdu dute. Bizkerreren aurka Getxon, eta Barakaldoren eta Pauldarraken aurka berdindu dute Tolosatik urrun, gainerako guztiak irabazi. 79 gol egin ditu Tolosako taldeak. Jaso, berriz, 21 gol. Egutegiko zatirik zailenean dira neskak, baina liderrari ezustekoa ematen ahaleginduko dira gorrixek zapatuan, 15:30ean.