Jon Aranda

ArandaArgazkia

IZENA: Jon Aranda Goenaga
ADINA: 22 urte
KLUBA: Zamudio
POSIZIOA: Atzelaria

Galdera motzak:


Talde bat: Bartzelona
Futbol zelai bat:
San Mames zaharra
Futbol jokalari bat:
Carles Puyol
Anaitasuna:
Beti gogoan izango dudan taldea
Egon zaren talderik gustukoena:
Denak
Azkoitiko txoko bat:
Ttakun eta bertako tortila patata pintxoa
Momentu on bat:
Familia eta lagunekin pasatutako edozein
Janari/Edari bat:
Makarroiak eta ura
Pelikula bat:
El pianista
Musika talde bat:
Bat berezirik ez
Bertute bat:
Uste dut pertsona ona naizela
Gabezia bat:
Batzuetan oso oldarkorra naiz
Esaldi bat:
Gogoko ez zaituen jendeari kasurik ez

ELKARRIZKETA

Nolakoa izan da Jon Arandaren kirol ibilbidea gaur arte?

Anaitasunan hasi nintzen jolasten eta hortik Realera joateko deitu ninduten eta han egin nituen urte batzuk. Sansera iritsi eta ondoren Lagun Onakera joan nintzen utzita. Berriz ere urte bat egitera Realera itzuli nintzen eta ondoren Amorebietara. Hango ibilbidea amaitu ostean gaur egun Zamudio taldean nabil

Zein dira futbolarekiko dituzun lehen oroitzapenak?

Aitarekin futbolean gustora aritzen nintzen urteak, inolako presiorik gabe

Atzelaria izanik ez dituzu gol asko sartuko normalean. Gol berezirik oroitzen duzu?

Ez, egia esan sekula ez naiz izan oso goleatzailea

Anaitasunatik Realera jauzia noiz eman zenuen?

Kadeetako lehen urtean, Felix Bergararekin egon ondoren

Nolakoa izan zen hara joateko momentua?

Egia esan, hasieran ez nintzen bat ere gustura joaten. Nirekin batera joaten zirenekin alderatuta txarra sentitzen nintzen, baina entrenamendu gehiagotara joanda hartu nuen beraiek zeukaten erritmoa eta orduan gustora joaten nintzen. Amak derrigortu ninduelako joan nintzen, berak aukera ez galtzeko esaten zidan eta gaur egun amari eskertzen diot derrigortu izana

Realeko zein momenturekin geldituko zinateke?

Jubeniletako lehen urtean ia liga irabazi genuen, Euskal Selekzioarekin itxura ona eman genuen eta Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketarako sailkapena lortu genuen

Espainiako Selekzioan jokatutakoa zara, 17 urtez azpikoekin. Zure alboan gaur egun BBVA Ligan jokatzen duten jokalariak daude. Zein jokalari nabarmenduko zenuke talde hartatik?

Guztiak nabarmenduko nituzke joan ginen hamaseitik hamaika edo 1. mailan edo 2. mailan baitaude. Esaterako Paco Alcacer, Jese, Rafinha, Deulofeu... besteak beste

Sansetik Lagun Onakera joan zinen utzita. Asko pentsatu beharreko erabakia izan al zen?

Gehiegirik ez. Hasiera batean jubenilekin geratzeko esan zidaten, Sanserekin entrenatuko nuela eta. Baina ez zen hori nik nahi nuena eta taldeak Lagun Onakera bidali ninduen nahiz eta bertara joatea ere "txiripaz" izan zen. Hasiera batean gaur egun Barakaldon dagoen Aitor Aldalurrek joan behar zuen

Gipuzkoako ibilbidea amaituta Bizkaiara joan zinen eta han zabiltza oraindik. Lehenik Amorebietara joan ziren. Zerk bultzatu zintuen Amorebietara joateko?

2. B mailara joateko lehen aukera izan zen eta bi aldiz pentsatu gabe bertara joatea erabaki nuen

Aurtengo denboraldian Zamudion. Nolakoa ari da izaten aurtengo denboraldia?

Ondo hasi zitzaigun denboraldia, baina hamaika partida irabazi gabe pasa ostean, Play Offetarako aukerak asko zaildu zitzaizkigun. Bestela, taldeari dagokionez talde-giro polita daukagu

Bigarren B Mailan eta Hirugarren Mailan jokatu duzu. Zer desberdintasun nabaritzen dituzu bi mailen artean?

Nire ustez aldea erritmoan dago, baina Hirugarren Mailatik igotako talde batek iruditzen zait lasai asko egin dezakeela urte polit bat 2. B mailan

Gaur arte zein da futbolak eman dizun momenturik onena?

Euskal Selekzioarekin Espainiako txapelketa irabaztea

Eta txarrena?

Futbolari dagokionez Amorebietan igarotako urte erdia, nahiz eta taldekide bikainak eduki nituen

Azkenik, Anaitasunako zaleei zer esango zenieke?

Ahal duten guztian taldea animatzeko, Hirugarren Mailara igotzeko taldea badagoelako