Gorka Ribera

GorkaRibera

IZENA: Gorka Ribera Sorazu
ADINA: 21 urte
KLUBA: Beasain
POSIZIOA: Ezker hegaleko atzelaria

Galdera motzak:


Talde bat: Erreala
Futbol zelai bat: Anfield
Anaitasuna: Nire betiko taldea
Beasain: Ilusio handia duen taldea
Azkoitiko txoko bat: Txerloia
Momentu bat: Lagunekin pasatako edozein
Janari/Edari bat: Legatza patatakin / Zerbeza
Pelikula bat: Ocean's eleven
Musika talde bat: Mana, Doctor Deseo...
Bertute bat: Inoiz amore ez ematea
Gabezia bat: Nere buruarekiko konfidantza falta
Esaldi bat: "No es grande aquel que nunca falla sino aquel que nunca se da por vencido"

ELKARRIZKETA

Gorka Riberaren gaurdainoko kirol ibilbidea zein izan da?
Alebinetan anaitasunan hasi nintzen futbolean lagunn guztiekin batera eta aurreko denboraldira arte bertan egon naiz, Beasainera joatea erabaki nuen arte.

Futbol jokalari bezala, futboleko zer gauzak deitzen dizu atentzioa?
Futbolaren inguruan mugitzen den guztiak, komunikabideetan eta kalean gaur egun duen ohiartzuna. Futbola ez baduzu jarraitzen eta ez bazaizu gustatzen ere, ezinezko da ez enteratzea bertan gertatzen denarekin. Askotan gehiegizkoa egiten zait hainbeste kirol modalitate egonda %90a futbolak hartu izana.

Zenbat denboraldi igaro dituzu Anaitasunan?
10 urte egin ditut bertan. 11 urterekin hasi nintzen eta 21 urte bete arte bertan egon naiz.

Anaitasunak markatu baldin bazaitu, zer izan da?
Anaitasunak, futbolean jokatzeko eta ikasteko aukera bakarrik ez ezik, lagun asko egiteko eta pertsona bezala hezteko lagungarria izan zaidala iruditzen zait, azken bost urteetan batez ere. Beraz, kirol arloaz gain, pertsona moduan eman didan guztia nabarmenduko nuke.

Anaitasunari buruz gordetzen duzun oroitzapenik politena zein izan da?
Nire lagunekin gehien gustatzen zaidan kirola praktikatzea eta taldeko lagunekin bizi izandako momentu guztiak gordetzen ditut, kirol arloan izandako beste hainbat lorpenekin batera.

Eta burutik ezabatzea nahiko zenukeena?
Ezer ez nuke ezabatuko egia esan. Lesio larri batzuk izan ditut, 2011. Urtean izan nuen belauneko lesioa batez ere. 10 hilabete behar izan nituen errekuperatu eta berriro futbolean jokatu ahal izateko. Hala ere, momentu txarrak izan baziren ere, momentu hauek pasatu ondoren, gauzak beste modu batera baloratu ahal izateko balio izan dit eta ondorioz, gaur egun naizen bezalakoa izateko baliagarria izan zait.

Zer egiten da desberdin Beasainen Anaitasunan egiten zenuenarekin alderatuta?
Egia esan ez dago ezberdintasun handirik taldeak nola funtzionatzen duen ikusten badugu. Entrenamenduen aldetik, entrenamendu kopuru handiago bat izaten dut anaitasunan baino eta ordu gehiago eskaini behar izaten dizkiot futbolari aurreko urteetan baino. Gainera, erritmo eta intentsitate altuagoa izaten dugu entrenamenduetan.

Anaitasunatik zer botatzen duzu faltan?
Dudarik gabe, nahiz eta zelaitik kanpo asko egoten naizen beraiekin, betiko lagunekin futbolean jokatu ahal izatea botatzen dut faltan gehien. Hala ere, Beasainen oso lagun onak ezagutu ditut eta giro ezin hobea dugu aldagelan.

Nola baloratuko zenuke Anaitasunan bizi izan dituzun urteak?

Anaitasunan pasa ditudan urteak oso atseginak eta aberasgarriak izan dira, gaztetan lagunekin pasatuko momentu on guztiak nabarmenduko nituen.

Hasieran erasoko postuan ezker hegalean jokatzen zenuen. Gero hartu zenuen atzeko lerroa zaintzeko ardura. Aldaketa handia izan al zen zuretzat?
Egia esateko, hasiera batean zaila egin zitzaidan atzelari postura ohitzea, izan ere, beti aurreko postuetan ibilia nintzen eta lehenengo taldera igo eta hirugarren mailan atzeko lerroan aritzea ez zitzaidan erraza egin. Gainera, ez nuen oso atsegin atzelari moduan jokatzea baina pixkanaka ikusten joan nintzen erasoko postuan aritzeko baina dohai hobeagoak izan nitzakeela.

Denboraldi honetan eman duzu jauzia Anaitasunatik Beasainera. Zerk bultzatu zintuen Anaitasuna utzi eta talde berrira joateko?
Anaitasunan oso gustura egon izan nahiz betidanik eta aukerak izan ditudanean, Anaitasunan gelditzea erabaki dut. Denboraldi hau amaitzean ordea, beste talderen batean saiatzeko aukera eman zidan Beasainek, hirugarren maila talde gazte eta sendo bat egin eta goiko postuetan ibiltzeko aukerarekin. Erabaki zaila izan bazen ere, 21 urterekin saiakera bat egiteko aukera iritsi zitzaidala iruditu zitzaidan.

Minutu asko ari zara izaten Beasainen eta oso egoera onean zaudete. Zein da markatu duzuen helburua?
Denboraldi hasieran helburuak ez zeuden oso garbi, taldea asko berritu zen eta jokalari gazte asko iritsi ginen taldera. Denboraldia aurrera doa eta momentuz gauzak modu onean doaz, partiduak aurrera ateratzen ari gara eta 2.postuan gaude. Hala ere oraindik goizo iruditzen zait helburu bat zehazteko, taldeak puntuak ateratzen jarraitzea espero du eta azkeneko partiduetan ikusiko dugu non gauden, orduan izango da gure helburua zehazteko garaia.

Hirugarren Mailan jolastutakoa zara lehen ere. Anaitasunarekin denboraldi bat egin zenuen. Nolakoa izan zen denboraldi hura zuretzat?
Gauza onak eta txarrak izan zituen, baina momentu onekin geratzen naiz batez ere. Nire lehenengo urtea izan zen lehen taldean, aurreko urte guztia lesioen ondorioz geldi egotetik netorren eta hala ere minutu asko jokatzeko aukera eman zidaten entrenatzaileek. Ez genuen mailari eustea lortu, baina futbolari bezala gauza asko ikasteko balio izan zidan.

Nola definituko zenuke zure burua?
Pertsona alaia eta jatorra naizela uste dut, konfidantzazkoa, baina horretarako hobe lagunei galdetzea. Futbolean berriz pertsona langilea eta serioa bezala definituko nintzateke,

Amaitzeko zer esango zenieke Anaitasuna zaleei?
Orain arte egin izan duten bezala anaitasunaren partiduak ikustera joatera animatzen dut jendea. Txerloira futbola ikustera joaten naizenean hirugarren mailako zelai askotan baino askoz jende gehiago egoten da bertan eta hori poztekoa da, jokatzen ari zarenean asko eskertzen da.