Iker Pastrian

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Aurreko urtean futbola uztea erabaki nuen, baina lagun batek deitu zidan eta Anaitasunan hasteko animatu ninduen
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Nire lau lehengusuk, Asier eta Julen Morgado anaiak eta Mikel eta Ander Pastrian anaiak
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Bakarra izan dut, Aitor Iturbe
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Momentuz ez dut planteatu
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Entrenatzea erabakiko banu, ilusioa egingo lidake
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Gustoko dudan lanen batean
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Bergaran bina berdintzen ari ginela luzapenean bi eta hirukoa egin nuen. Momentu hura, denok kornerrean besarkatuta
Eta garratzena?
Galtzen dugun bakoitzean
Janari edo edari bat?
Nire emazteak prestatzen duen patata tortilla eta zerbeza fresko bat
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Eguzkitarako krema
Pelikula bat?
Azken aldian ikusitakoetatik, "La isla Minima"
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik entzuten dut baina Heavya gustokoena dut.
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Gorputz Hezkuntza ondoen eta Matematikak gaizkien
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, momentuan ateratzen zaidana egiten dut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Momentu honetan ez, oso gustora nago hemen
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Momentu honak eta txarrak daudela futbolean, baina ez etsi!!
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Nire ustez oso lan hona dago eginda Anaitasunaren inguruan
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Inoiz ez dela ilusioa galdu behar futbolean
Betetzeko duzun amets bat?
Nire semea futbolean aritzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Beti hurrenkera berdinean aldatzen naiz, eta berdegunera eskuineko hankarekin sartzen naiz marrarik zapaldu gabe
Zure bertute nagusiena?
Positiboa izatea
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Luis Suarez erreferentzia ona da, sekulako lana egiten duelako taldearentzat eta gainera golak egiten ditu
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Mascherano, ikaragarri gustatzen zait. Edozein posiziotan jokatzen duela ere, sekulako kasta ateratzen du
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Ezingo nintzateke bakarrarekin geratu
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Etorri berri den atezaina, Remen
Gehien ligatzen duena?
Ander Pastrian lehengusua
Barre eragilerik onena?
Asti
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Tomao
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Arazorik gabe
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Horrela jarraitzeko eta hemendik eskerrak eman besterik ez daukat