Alex Altolagirre

AlexAltolagirre
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Beste talde baten hasi nintzen eta aukera gutxi eman zidatenez jolasteko, Aitorrekin hitz egin eta hona etortzea pentsatu nuen

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Bai. Orain dela... auskalo noiz. Aitak eta orain anaiarekin batera ibili naiz taldean

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Anaitasunan entrenatzaile bakarra ezagutu dut

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Entrenatzaile izan naiz urte batzuetan eta oraindik izateko asmoarekin nago. Zergaitik ez Azkoitin...

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Bai

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Entrenatzaile mundua gustoko dut. Gainera hiru titulazioak ditut eta gustatuko litzaidake entrenatzaile izatea

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Asteburuko partidak jolastu ahal izatea eta taldekideekin egotea

Eta garratzena?

Asteburuan lana eduki eta partidara joan ezin dudanean

Janari edo edari bat?

Bi arrautza patatekin eta ura

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Itzultzeko hegazkineko txartela

Pelikula bat?

La milla verde

Zein motatako musika entzuten duzu?

Musika euskalduna denean denetik entzuten dut eta BeƱat Landa trikitixa jotzen ere oso gustuko dut

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Ondo ez dakit, baina ingelesa eta beste danak gaizki ez

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Modu berezirik ez, baina badakit nori eskaini

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ikasberri futbol taldea. Urte askoan nabil beraiekin lanean eta badut gogoa beraiekin jolasteko

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Futbolarekin disfrutatzeko eta gozatzeko, eta entrenatzaileei gazte guztiek jolasteko aukera izateko esango nieke

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Gauzak ondo ari dira egiten eta segi dezatela horrela

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?

Asko eman dizkidate. Entzuteak asko balio du

Betetzeko duzun amets bat?

Entrenamenduko apostua irabaztea Tomaori, ondoren afari bat egiteko bere kontura

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Hasierako hamaikakoan irteten baldin banaiz, kamiseta janzten azkena izaten naiz

Zure bertute nagusiena?

Hitz egitea, agian gehiegi

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Taldeko gazteekin, beraien ilusio eta gogoek motibatu egiten naute

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Gustora aitarekin jolastuko nuke, bere momentu onenean zegoenean zer nolako itxura ateratzen zuen ikusteko

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Jokalari on asko egon dira eta daude orain

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Badaude bat edo beste, beraiei esango diet ordea...... (kar, kar, kar)

Gehien ligatzen duena?

Esan askok egiten dute, ligatzen ordea momentuz ez dut inor ikusi

Barre eragilerik onena?

Barre eragileak pixka bat denok garela esango nuke

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Iraitz, Unai Aranbarri eta Tomao. Denbora guztian bromak egiten eta zirikatzen pasatzen dute. Egia esan ni ere gustura aritzen naiz

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Arazorik gabe

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Segi dezaten horrela animatzen eta denboraldi amaieran Txerloia erdian denok afari eder bat egitea polita litzateke