Xuban Badiola

XubanBadiola
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Txikitatik gustatu izan zaidalako futbolean jolastea. Eskolarretan hasi eta ondoren Anaitasunara

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Nire anaiak, Joritzek. Gainera, nire talde berdinean dago

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Entrenatzaile asko izan ditut urte hauetan zehar. Zaila da bat aukeratzea, baina bat aukeratu beharko banu, Mikel Arregi "Izpizu" aukeratuko nuke. Entrenatzaile zena, laguna bihurtu baita

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Bai. Aurten ere nahi nuen Ander Azpitarte, Ion Elorza eta anaiarekin talde bat hartzea, baina eskola dela eta denborarik ez nuelako ezin izan nuen

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Ez

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Enpresaren batean lanean. Helburu horrekin ari naiz ingenieritza ikasten

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Euskadiko Ligan txapeldun izan ginen urtea. Lorpenaz gain, egunerokotasunean talde-giro bikaina genuen

Eta garratzena?

Ez daukat momentu garratzik Anaitasunan nabilen urte hauetan. Urte bakoitzean pasatutako momentu onekin bakarrik geratzen naiz

Janari edo edari bat?

Txuleta eder bat eta Coca-Cola

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Isla batera lagun bat eramango nuke, bion artean irtengo ginateke aurrera

Pelikula bat?

300

Zein motatako musika entzuten duzu?

Ez dut ia musikarik entzuten, larunbat gauetan entzuten dudana soilik. Nire lagun Ander Azpitarte erromantiko jartzen denenan, igande gauetan adibidez, lokalean euskal kantak entzuten ditut

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Matematika, fisika eta euskara ematen zaizkit ondoen. Ingelesa eta gaztelania, aldiz, geizkien

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Zaila ikusten dut nik gola sartzea. Beti esaten diet nire entrenatzaileei penaltiak jaurtiko ditudala baina, ez didate uzten

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ez. Anaitasunakoa naizen aldetik, ez dut uste beste talderen bati ezer inbidiatzeko dudanik

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Egunerokotasuna aprobetxatzeko eta gauza guztien gainetik ondo pasatzeko, seriotasuna galdu gabe. Baina ez ahaztu futbola lagun arteko kirol bat dela

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Ez dut uste ezer aldatzeko beharrik dagoenik. Ondo dago dagoen moduan

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?

Gauzak ondo ez doaztenean ez dela burua jaitsi behar, oraindik eta lan gehiago egin behar dela hori aldatzeko

Betetzeko duzun amets bat?

Anaitasunarekin Hirugarren Mailara heltzea

Partida jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Bai. Partidan erabili behar ditudan eskularruekin ez dut beroketa-lanik egiten. Entrenamendukoak erabiltzen ditut beroketan eta ondoren, partidua jokatzeko, aldatu


Zure bertute nagusiena?

Nire buruagatik zein bertute ditudan esatea ez dut uste ondo dagoenik, galdetu nire taldekideei

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Ez naiz inorekin fijatzen nire errendimendua hobetzeko. Eguneroko lana da errendimendua hobetzeko metodorik onena

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Gorka Zubizarreta, lau urte berarekin pasatu ditut eta aipatzekoa dela iruditzen zait. Entrenamendu nahiz partidu guztietan %100 ematen zuen eta bere gogoa transmititzen zion talde guztiari

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Xabier Artetxe edo Egaña

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Aldageletan ikusten dudanarekin, Ander, Iñigo Arzalluz edo Beñat landa, hiruretako edozein

Gehien ligatzen duena?

Ander, Beñat Landa, Iñigo Arzalluz.. baina bat aukeratzekotan, Ander Pastrian. Oso romantikoa dela esan didate

Barre eragilerik onena?

Josu Godoy

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Oier Beitia eta Asti. Nahiz eta egun batzuetan ixilik egotea gomendatuko niekeen

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Ez dakit. Taldeko gehiengoak egingo lukeena egingo nuke

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Konfidantza edukitzeko eta momentu on nahiz txarretan taldeari jarraitzeko.