Ibon Larrar

IbonLarrar
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Txiki-txikitatik futbola asko gustatu izan zait eta egun osoa horretan jarduten genuen

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Bai, gure aitona zenak, Pablo Larrar eta nire anaia Ikerrek. Baita Gorka eta Ane lehengusuek ere

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Ez daukat bat bereziki, denengatik ikasi dut zerbait

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Bai horixe. Hori ere aspalditik garbi dudan gauza bat da. Gainera orain dela urte batzuk egon nintzen urtebetez Anaitasunako alebinekin Mikel Juaristi "Patxi"-rekin batera

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Bai, asko

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Ez bazait loteriarik tokatzen, 65 urtera arte lanean tailerrean

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Bi igoera. Antzuolakoa eta Txerloian Hirugarren Mailara igoera lortu genuenekoa

Eta garratzena?

Astigarragan maila galdu genuen eguna

Janari edo edari bat?

Zerbeza

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Baloi bat

Pelikula bat?

Braveheart

Zein motatako musika entzuten duzu?

Musika mota dena gustatzen zait

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Gorputz Hezkuntzan ondo eta gainontzean nahiko larri denean

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Ez

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago?

Ez

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Norbere buruarekin sinetsi eta saiatzeko. Honez gain futbola talde kirola bat dela ez ahazteko gogoraraziko nieke

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Egia esan, gaur egunean Anaitasuna talde eredugarria dela iruditzen zait lehiatzen duen mailarako

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena? Betetzeko duzun amets bat?

Lana gogor eginez gero lortu daitekeela

Betetzeko duzun amets bat?

Anaitasunarekin Errege Kopa jokatzea nire ametsetako bat da, eta kirolean orokorrean, Euskal Selekzioa partida eta txapelketa ofizialetan ikustea

Partida jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Ez

Zure bertute nagusiena?

Lagun ona izaten ahalegintzen naiz

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Ez dut bat bereziki, baina ikusten ditudan partida denetan nik jokatzen dudan posizio berean jokatzen duten jokalariengan jartzen dut arreta

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Inor ere ez. Gaudenokin urte txukun bat egiteko moduko taldea dago

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Indibidualki Josu Egaña eta Xabier Bastida, baina taldeari ematen zionagatik Xabier Artetxe asko izan da

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Beñat Landa eta Iñigo Arzalluz pare-parean

Gehien ligatzen duena?

Mikel Arzalluz dago modan

Barre eragilerik onena?

Asti

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Azkena etorri den Alex Altolagirre "Xela" indartsu etorri zaigu Azpeiti aldetik

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Erdi biluzik? Baita osorik ere!

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Nahiz eta ez pentsatu, asko nabarmentzen eta eskertzen dela kanpotik jasotzen den laguntza eta ahal den guztietan gure partidetara inguratzeko esango nieke zarata pixka bat ateratzera