Ioritz Mendizabal

IoritzMendizabal
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Betidanik gustatu izan zait futbola eta Anaitasuna ikustera joan izan naiz txikitatik. Bertako jokalariak idolotzat geneuzkan

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Arrebak eta osabak

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Ezingo nuke soilik bat aipatu, mota guztietakoak izan ditut. Era batean edo bestean, euretako bakoitzak eragina izan duela esango nuke

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Momentuz ez, baina nork daki

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Egia esatekotan ez, nahiago gaztetxoekin

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Irakasle bezala lan egiten haurrekin

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Une onak asko izan dira, adibidez mailaz igotzea lortutako denboraldiak (nire kasuan 3) oso-osorik. Baita jubeniletako azken urtea ere. Hasiera oso txar baten ondorioz gehienek maila galduko genuela uste izan arren, azkenean egoerari buelta eman eta mailari ongi heldu geniolako

Eta garratzena?

Hirugarren Mailatik jeitsi ginenekoa nola ez, denboraldi zaila izan zen

Janari edo edari bat?

Txuleta edo untxia patatekin

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Papera eta margoak

Pelikula bat?

Gladiator edo Cadena perpetua

Zein motatako musika entzuten duzu?

Denetik gustatzen zait, ez dut ez talde ezta musika mota kuttunik. Aldartearen araberakoa izan ohi da entzuten dudan musika mota

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Gaizkien betidanik Ingelesa. Ez nuke jakingo ondoen eman zaidan ikasgai bat esaten, zerbait esatearren Gorputz Hezkuntza eta Ingurunea

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Ez. Normalean ez naiz ezer garbirik pentsatzeko gauza izaten une horretan

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ez. Herriko lagunekin taldean baino hobeto non?

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Ez sentitzeko inor baino gehiago ez gutxiago, bizitzak buelta asko ematen baititu. Eta disfrutatzeko futbolaz eta kirolaz orokorrean

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Ongi ari dira lanean eta horretan jarraitzen uztea izango dugu onena

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?

Esandako guztia entzuteko

Betetzeko duzun amets bat?

Sabanara joan eta bertako animaliei argazkiak ateratzea

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Ez dut normaletik kanpoko ezer egiten, aipatzeko moduko ezer ez behintzat

Zure bertute nagusiena?

Normaltasuna agian

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Nire jokalaririk gustukoena Ibrahimovic da. Garai batean Deportivon jokatzen zuen Djalminha ere oso gustuko nuen

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako?

Aurrez aipatutako biak

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Josu Egaña

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Bat baino gehiago ditugu presumido samarrak, baina denetan presumidoena Beñat Landa

Gehien ligatzen duena?

Badaude asko saiatzen direnak... (kar,kar,kar). Mikel Arzalluzengatik zerbait entzuna dut, ez dakit egia ote den

Barre eragilerik onena?

Nire kasuan behintzat Asti. Aurtengo fitxaketa azpeitiarrekin ere egiten dugu parre pixka bat

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Berriro ere nire ondoan esertzen den Asti. Godoy ere saltsa denetan ageri da

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Bai, zergatik ez

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Nahiz eta gauzak nahi bezain ongi ez ziren hasi, denboraldi amaieran goian egon nahi dugu. Gehienbat pazientzia izateko eskatuko nieke