Ander Pastrian

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Futbola gustoko dudalako eta herriko taldea delako
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai. Osaba batek, anaiak eta lehengusu batzuk
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Ez nuke izen bat jarriko. Denengatik ikasi dut zerbait
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Bai
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Kirolarekin zerikusia duen zerbaitetan, edo orain ikasten ari naizenaren inguruko lanen batean
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Jubeniletan Euskadiko Ligatik Nazional Mailara igo ginenekoa
Eta garratzena?
Aurtengo lesioak
Janari edo edari bat?
Arkumea
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Neskalaguna
Pelikula bat?
Green street 2
Zein motatako musika entzuten duzu?
Rocka gehien bat
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen, gorputz hezkuntza eta gaizkien inglesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez. Momentuan irtetzen zaidana egiten dut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Gogor entrenatzen segitzeko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Txerloian markagailuaren parean aterpe bat jartzea jarraitzailentzat
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Ni neu izateko
Betetzeko duzun amets bat?
Anaitasunarekin Hirugarren Mailara igotzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez
Zure bertute nagusiena?
Besteek esan beharko dute hori
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ibrahimovic asko gustatzen zait
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Ronaldinho. Baloiarekin duen erraztasunagatik
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Iñigo Arzalluz
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Asko daude
Gehien ligatzen duena?
Unai Zialtzetak (Biñi) asko egiten omen du
Barre eragilerik onena?
Tomao, Asti....
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Denon artean sortzen dugu giro ona
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Animatzera joateko ahal den guztietan!