Josu Godoy

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitatik joaten nintzen Txerloira partiduak ikustera eta bertan jokatzeko ilusioa izan dut beti. Futbola gustatzen zaien azkoitiar guztiak bezala, herriko taldean jokatu nahi nuelako hasi nintzen Anaitasunan
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Ez
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Entrenatzaile guztiengandik ikasi dut zerbait, baina gehien markatu nauten entrenatzaileak Ikas-Kirolen izan genituen Aitzol, Eneko, Jon eta Tomi dira. Izan ere, momentu oso politak bizi izan nituen garai haietan eta entrenatzaile onak izatetik aparte, oso gertukoak ziren eta asko ikasi nuen beraietaz. Eskertzekoa da benetan, bai nirekin eta bai nire beste adinkide guztiekin nola portatu ziren
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Momentuz ez. Futbola uzten dudanean ikusiko dut zer egin, baina izan liteke
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Lehen taldeko entrenatzailea ez, baina laguntzailea bai
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Espero dut irakaslea izatea, horretarako ari naiz ikasten eta urte hauetan alferrik ikasten egotea ez litzateke ederra izango
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Hirugarren Mailara igo ginen urte osoa, baina gehienbat igo ginen eguna. Anaitasunan bizi izandakoaz gain, bizitzan zehar bizi izan dudan egunik ederrenetakoa izan baita
Eta garratzena?
Lehenengo taldean egon nitzen aurreneko urtean sorbalda atera nueneko momentua.
Janari edo edari bat?
Lagun artean bada edozer
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Ahuntze
Pelikula bat?
Hooligans
Zein motatako musika entzuten duzu?
Mota askotako musika entzuten dut, baina gehienbat rocka.
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen Gorputz Hezkuntza eta gaizkien Ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Gola gutxitan sartzen dut, baina sartzen dudanean erotu egiten naiz eta irteten dena egiten dut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Beste taldeak ez ditut ezagutzen, baina ez dut uste inbidiarik emango zidatenik
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Futbolaz eta lagunetaz gozatzen jarraitzeko eta momentu zailak guztiok pasatzen ditugula, baina lanean jarraituz gainditzen direla
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Anaitasuna bera ezertan ez, baina Txerloian markagailu aldean aterpe txiki bat jarriko nuke, euria egiten duenean futbola zutik ikusi nahi duten pertsonek lasai ikusi dezaten
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Eibarren entrenatzaile batek beti esaten zidana ez zait inoiz ahaztu: "Aqui tu eres el p*** amo y en tu zona del campo mandas tu y los contrarios jugaran como tu les digas"
Betetzeko duzun amets bat?
Hirugarren Mailara berriz igo eta Egurrola isiltzea, beti harrotasunez hitz egiten baitu bera bi aldiz igo dela eta (kar kar kar)
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Bai, hanketan baselina eta tripa aldamenetan berotzeko krema ematen dut bareak ez heltzeko
Zure bertute nagusiena?
Konprometitua eta hitzekoa
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Neure buruarekin nahikoa daukat, ez naiz besteetan fijatzen
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Dauzkadan taldekideekin gustora nago, eta batik bat, Markel Eskurza, Beñat Landa eta Iñigo Arzalluzekin hainbeste urtetan talde berean egonda oso arraroa egingo zitzaidan beraiek gabe jolastea.
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Xabier Bastida
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Horretan Beñat Landarentzat da txapela, baina Iñigo Arzalluz eta Ander Arabaolazak podiuma osatuko lukete
Gehien ligatzen duena?
Gehien ligatzen duena ez dakit ziur nor den, baina, saiatuena behintzat Mikel Arzalluz da. Gehien ligatzen duenaz gain aipatu nahi dut gure atezaina den Mikel Astigarraga erlazio baten bila dabilela
Barre eragilerik onena?
Nahiz eta zaharrenetakoa izan, batzuetan gazteena ematen duen Mikel Astigarraga
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Ez nuke inor goraipatuko, guztiok aportatzen dugu eta oso giro polita egoten da. Gustoa ematen du talde honekin denbora asko konpartitzea
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Baita biluzik ere
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Taldea gaizki hasi zen arren, pazientzia eta konfiantza izateko. Lehengo urtetik jokalari asko joan eta aurten berri asko etorri direnez, lehenengo partiduak zailak izaten ziren, baina, talde ona dago eta urte amaieran orain bezala goiko postuengatik borrokan ibiliko garela ziurtatzen dut. Zaleei eskatzen diet gehienbat ahal duten gehienetan Txerloiako harmailak betetzeko eta taldea asko animatzeko. Bengalak eta petardoak emanez gero hobe (kar kar kar)