Beñat Landa

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Futbolean jokatzea gustatzen zitzaidalako
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai, aitak eta anaiak
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Felix Bergara, infantil mailan
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Momentuz ez behintzat
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Neure burua ez dut horretan ikusten
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Lanean eta festan
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Hirugarren Mailara igo ginenekoa
Eta garratzena?
Hirugarren Mailatik jaitsi ginenekoa
Janari edo edari bat?
Ensalada mixta eder bat eta sagardo freskoa
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Soinua
Pelikula bat?
Diamante de sangre
Zein motatako musika entzuten duzu?
Trikitixa entzuten dut gehien
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen Gorputz Hezkuntza eta Euskara, gaizkien Ingelesa eta Gaztelera
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez momentuan ateratzen zaidana egiten dut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez dago inbidia ematen didan talderik
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Eskoletako atarian egiten zen moduan gozatzeko futbolarekin
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Momentuz, ezer ere ez
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Umila izateko
Betetzeko duzun amets bat?
Euskal Herriaren independentzia bizi ahal izatea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez
Zure bertute nagusiena?
Postu bat baino gehiagotan jokatu dezakedala
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Baten bakarrik ez, denetan fijatzen naiz pixkat
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Iñigo Arzalluz, Godoy eta Markel. Onak izateaz gain, kuadrilakoak direlako
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu Egaña, Debakoa
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Iñigo Arzalluz, Iraitz Korta eta Ander Arabaolaza pare parean daude
Gehien ligatzen duena?
Berriz ere hirurak parean daudela esango nuke
Barre eragilerik onena?
Tomao
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Tomao, Godoy...
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai, bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Animatzeko bakoitzek ahal duen neurrian