Iraitz Korta

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitatik futbola izan delako gehien gutatu izan zaidan kirola
Zure familiakoren batek jantzi al du “Kamixeta gorria”? Nork?
Bai. Harkaitz anaiak eta lehengusu eta osabaren batek ere bai
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Gorka Etxeberria
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Bai. Laguntzaile izatea ere gustatuko litzaidake
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Bai, baina argi daukat asko daukadala ikasteko
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Futbolari lotuta ibiltzea da nire asmoa, oso gustoko dut entrenatzaile lana
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Une asko izan dira: egin ditudan hainbat eta hainbat lagun, zenbat lagunarteko afari eder… Baina bat aukeratzekotan Hirugarren Mailara igo ginen eguna aukeratuko nuke
Eta garratzena?
Erregional Mailara jaitsi ginen eguna. Jende askok esan zidan motxila hori beti eraman beharko dugula gainean, eta nire kasuan hala da
Janari edo edari bat?
Makarroiak edo parrillan erretako txuleta eder bat eta Coca-Cola
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Depositoa beteta duen helikopetro bat
Pelikula bat?
Pelikula asko ditut gustoko, baina batik bat Denzel Washington aktoreak egindakoak. Serieak ere oso gustoko ditut
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetarik, baina musika euskalduna da gehien entzuten dudana. Bertsozale amorratua naiz gainera
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Gutxi izan dira ondo ematen zitzaizkidan irakasgaiak, Historia agian eta gaizkien Fisika
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Oso gutxi sartzen ditut, beraz ez (kar kar kar)
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez dut uste gure taldeak inoren inbidiarik izan beharko lukeenik, baina goraipatzekoa dela iruditzen zait herriko jokalariekin aurrera egiten duen edozein talde
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Jarraitzeko kirol eta talde bikain honekin gozatzen, futbola, futbola baino gehiago delako. Egunero egoten da zerbait ikasteko, baita momentu zailenetan ere
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Badakit lan asko ari dela egiten ume eta gazteen formazioa hobetzeko eta bide horretatik jarraitu beharko litzakeela iruditzen zait. Nahiz eta guraso batzuk asko ez lagundu, harreman hori indartzea komenigarria litzateke umeen mesederako. Oso-oso zaila da futbolari profesionala izatera iristea, eta hori guraso askori kosta egiten zaie ikustea, beren umea jokatzen hasten denean gehienbat. Bestalde, argi izan behar genuke Anaitasuna herriko talde bat dela (ez-profesionala) eta herriko gazteei esker egiten duela aurrera
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Lana eta apaltasuna
Betetzeko duzun amets bat?
Futboletik bizitzea eta familia bat sortzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez dut uste zorte askorik eman didatenik superstizioek eta sinesteari utzi diot (kar kar kar)
Zure bertute nagusiena?
Futbolean jokatzen jarraitzeko gogoa. Urte batzuk pasa arren ez naiz aspertzen eta oso gustora joaten naiz entrenatzera
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Taldekideengan fijatzen naiz
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Maradona historiak eman duen futbolaririk onena, edo Messi, ikusi dudan hoberena
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu Egaña, Xabier Artetxe eta Mikel Aramendi. Baina entrenatzailea izango banintz, Markel Eskurtza bezalako jokalari bat beti nahiko nuke nire taldean
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Denok ere nahiko "presumido" garela uste dut
Gehien ligatzen duena?
Beñat Landa
Barre eragilerik onena?
Tomao
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Ander Arabaolaza eta Beñat Landa. Alexen etorrerak ere on egin dio aldagelako giroari
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Pazientzia izan dezatela jokalariekin, aurreko urteko taldetik lau jokalari garrantzitsuk alde egin dute eta ez da erraza maila horri eustea. Badakigu gehiago eman dezakegula eta denon artean lortuko dugu. AUPA ANAI!!