Mikel Pastrian

Captura de pantalla 2015-02-18 a las 9.17.36
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Futbola txiki txikitatik gustatzen zait eta herriko taldea Anaitasuna denez, bertan hasi nintzen jokatzen

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Osaba batek, anaiak eta lehengusu batzuk ere bai. Gainera, aurten talde berean gaude anaia, Iker lehengusua eta ni

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Mikel Juaristi, "Patxi"

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Bai

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Bai

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu zeure burua?

Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasketak bukatzear nago, baina batek daki

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Jubenil mailako azkeneko urtean, Euskal Ligan mantentzea lortu genuenean. Azkeneko jardunaldiko azkeneko jokaldian lortu baikenuen

Eta garratzena?

Lesioren bat izan dudanean

Janari edo edari bat?

Makarroiak

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Bainujantzia

Pelikula bat?

Gladiator

Zein motatako musika entzuten duzu?

Musika mota asko ditut gustuko, unearen arabera bat edo beste entzuten dut

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Ondoen Gorputz Hezkuntza eta gaizkien Matematika

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Ez

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ez

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Lagunekin gozatzeko eta lanean jarraitzeko. Futbolean garrantzitsuena gozatzea eta lagunekin ondo pasatzea da

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Azkeneko urteetan hobekuntza nabaria izan dela argi dago, ez dakit zertan hobetu daitekeen gehiago

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?

Burua ez jaisteko eta lanean jarraitzeko beti

Betetzeko duzun amets bat?

Anaitasunarekin Hirugarren Mailara igotzea

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Espinillerak beroketa ondoren, azkeneko unean, janzten ditut beti

Zure bertute nagusiena?

Besteek esan beharko dute hori

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Ez naiz futbolari batekin fijatzen, askorekin baizik

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Ronaldinho. Jokalari ikusgarria eta berezia delako

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Iñigo Arzalluz

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Beñat Landa eta Iraitz Korta

Gehien ligatzen duena?

Zarata asko eta gol gutxi egoten da honen inguruan

Barre eragilerik onena?

Asti eta Tomao

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Denon artean jartzen dugu giro ona

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Bai

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Horrelaxe jarraitzeko Txerloiko harmailak betetzen, asko eskertzen baita