Mikel Aramendi

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitatik futbolerako zaletasuna izan dudalako. Horregatik, alebinetan Anaitasunan hasi nintzen jokatzen
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Nire anaia gazteak, Julenek
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Mikel Arregi
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Denbora izango banu, gustora entrenatuko nuke gazte talde bat
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Enpresaren batean lanean, helburu horrekin ari naiz ikasten
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Euskadiko Ligan txapeldun atera genuen urtea. Talde-giro bikaina genuen
Eta garratzena?
Momentu onak eta txarrak izan arren, ez daukat momentu garratzik gogoan
Janari edo edari bat?
Pizza
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Baloia
Pelikula bat?
Gladiator
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik pixkat
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Euskara, Matematika ta Fisika ondoen ta gaizkien Marrazketa, Gaztelania
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez dut modu berezirik
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Anaitasunakoa izanik, ez dut uste ezeren inbidia izan behar dudanik
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Behin futbolean hasita gauzak seriotasunez hartzen saiatzea, baina ez da ahaztu behar futbola lagun arteko kirol bat dela. Hau da, gehiegi obsesionatu eta sufritu gabe aritzeko esango nieke
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Uste dut zer hobetzeko askorik ez dagoela
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Momentu txarretan, ez dela sekula etsi behar
Betetzeko duzun amets bat?
Anaitasunarekin Hirugarren Mailara igotzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez dut superstiziorik
Zure bertute nagusiena?
Eskolan kopiatzeko garaian nahiko lasaia naiz txuletak erabiltzerakoan
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Nire ustez bakoitzak bere buruari begiratzea da onena. Egunetik egunera bakoitzak bere buruari gehiago eskatuz eta konfidantzarekin lortzen da hobetzea
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Carles Puyol, futbol zelaian zuen izaeragatik
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Xabier Bastida
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Ander Arabaolaza
Gehien ligatzen duena?
Xuban Badiola
Barre eragilerik onena?
Iosu Godoy
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Oier Beitia
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Denon artean baietz erabakiz gero, egingo nuke
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Momentu guztietan, ahal denean behintzat, jokalariei laguntasuna erakustea