Mikel Agirre

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Anaitasunak bertan jolasteko eskaintza egin zidan, eta Lagun Onaken jolasteko aukera askorik ikusi ez nuenez, aukera polita eta interesgarria iruditu zitzaidan Anaitasunara etortzea. Aldaketak beti datoz ondo
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Ez
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Denengandik ikasten da zerbait. Ez nuke bat bereziki nabarmenduko
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez. Momentuz ez behintzat
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez. Gehiago ikusten naiz zale bezala
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Gaur egungo lanean, baina horretaz gain kirolari lotuta dagoen zerbait egitea gustatuko litzaidake
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Bergararen aurka Txerloian debutatu nuenekoa
Eta garratzena?
Momentuz Anaitasunan ez dut momentu garratzik bizi izan
Janari edo edari bat?
Pasta
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Lagunak
Pelikula bat?
Gladiator
Zein motatako musika entzuten duzu?
Gehienbat Rock-a, nahiz eta beste edozein musika mota entzuteko arazorik ez dudan
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen Gorputz Hezkuntza eta gaizkien Ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, momentuan irteten zaidana egiten dut, nahiz eta aspaldian ez dudan egin ospakizunik
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez naiz beste taldeekin fijatzen.Daukadanarekin gustura nago
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Futbolaz eta lagun arteaz gozatzeko eta egunez-egun ahal den neurrian ikasten joateko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Orain arte kanpotik ikusitakoa nekien eta uste dut urtetik urtera gauzak hobetzen doazela, eta klub bezala asko hazi den taldea dela. Momentuz uste dut nahikoa pribilegio ditugula eta ez gaudela ezer eskatzeko moduan
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Ni neu izateko eta saiatu ezkero nahi den hori lortzen dela
Betetzeko duzun amets bat?
Ez dut amets konkretu bat. Egunez egun taldekideez eta futbolaz gozatzea eta ahal bada Hirugarren Mailara igotzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez
Zure bertute nagusiena?
Hori besteek esan beharko dute
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ez naiz jokalari batengan fijatzen bereziki
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Steven Gerrard. Taldea eramateko duen lidergoagatik eta bere gaitasun fisikoarengatik
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Oraingoz ez nuke bat konkretuki aipatuko
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Bakar bat aipatzea ez da erraza, asko baitaude (kar, kar, kar). BeƱat, Iraitz, Ander Arabaolaza....
Gehien ligatzen duena?
Jarduna egon ohi da, baina benetako momentuan ez dakit ligatzen den
Barre eragilerik onena?
Asti ,Tomao...
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Denen artean jartzen dugu giro ona
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Pazientzia, nahiz eta denboraldi hasieran emaitzek ez zuten lagundu, taldea hasi da emaitza hobeak lortzen eta gora begira jartzen. Zaleak, Txerloira etortzeko animatzen ditut, asko eskertzen baita zaleen babesa. Denboraldi polit bat aurretik dugula iruditzen zait