Oier Beitia

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitan futbolean eta pilotan jokatzen nuen baino futbola geheago gustatzen zitzaidan. Anaitasunan jokatzeko gogoa beti egoten da eta horrefatik hasi nintzen
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai nire osabak. Jubenil mailara arte jokatu zuen, gero gaixotu egin zen eta ondorioz hil. Nik ez nuen ezagutu
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Mikel Arregi
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez, ez zait gustatzen entrenatzaile izatea
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez, esan dudan bezela ez zait gustatzen entrenatzaile lanetan ibiltzea
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Ikasi dudan o ikasten ari naizen zerbaitetan lan egiten
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Indartsuren aurka jokatutako partiduan Euskal Ligan lehenengo postuan gelditu ginen egunekoa
Eta garratzena?
Aurtengoa, denbora gehiegi egon naiz min hartuta
Janari edo edari bat?
Txipiroiak
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Itsasontzi bat alde egiteko
Pelikula bat?
Markatzen nauen pelikularik ez dago, baina, serie bat esan beharko banuke, Prison Break
Zein motatako musika entzuten duzu?
Larunbat gauetan irtetea besterik ez dago zein gustatzen zaidan jakitea nahi baduzue
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen Gorputz Hezkuntza eta gaizkien Ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, momentun ertetzeittena ettet.
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez.
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Ahal duten dena ikasteko eta futbolean jokatuaz disfrutatzeko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Anaitasunak azken urteetan asko egin du hobera eta horrela jarraitu behar da. Orain ez zait ezer bururatzen
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Konfidantza izateko eta neure buruarekin sinesteko
Betetzeko duzun amets bat?
Ibizan etxe bat edukitzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez
Zure bertute nagusiena?
Oso erraz egiten ditudala harremanak jendearekin
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ez naiz futbolari batekin bakarrik fijatzen, jokalari asko daude onak eta horrekin gelditzen naiz
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Wayne Rooney, txikitako jokalari gustukoena bera zelako
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu EgaƱa
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Asko daude, baino, bat esan beharko banuke, Benat Landa edo Ander
Gehien ligatzen duena?
Aurten ezagutu dut, baina, orain arte erakutsi didanagatik, Unai Zialtzeta
Barre eragilerik onena?
Ander, aldagelan alboan dut eta berarekin denbora asko pasatzen dut
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Pff... Iruditzn zait denok saiatzen garela giro ona sortzen, baina bat esan beharko banuke, Josu Godoy
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai, egingo nuke
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Pazientzia edukitzeko, emaitzak iritsiko direlako. Beti bezala, ahal duenak etxeko partiduetara etorri, asko eskertzen da herriko jendea harmailetan ikustea