Unai Aranbarri

UnaiAranbarri

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Futbola zelako eta delako gehiena gustatzen zaidan kirola. Azkoitiko taldea Anaitasuna denez,  bertan hasi nintzen

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai, aita eta bi osaba ibili ziren eta bi lehengusu eta anaia ere  bai. Orain ni geratzen naiz bakarrik

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Bat ezingo nuke esan, denetatik ikasi ditut gauzak eta horrekin geratzen naiz

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Orain dela bi urte ibili nintzen eta, hemendik urte batzutara ere baietz esango nuke

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Orain momentuz ez dut ikusten neure burua

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Magisteritzako azken urtea ari naiz egiten eta irakasle izateko esperantza dut etorkizunean. Nahiz eta gaur egun erreza ez egon...

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Jubenilletan Euskal Ligara igo ginenekoa

Eta garratzena?
Hirigarren Mailatik jaistea

Janari edo edari bat?
Ura

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Mugikorra, norbaiti deitu eta bila etortzeko

Pelikula bat?
Gladiator

Zein motatako musika entzuten duzu?
Danetik

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Gorputz Hezkuntza ondoen eta Fisika-Kimika gaizkien

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Entrenamenduetan saiatzeko, lana egiteko eta disfrutatzeko

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Ezertan ez

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Lan asko egiteko eta ondo eginez gero saria iristen dela

Betetezeko duzun amets bat?
Anaitasunarekin Hirugarren Mailara igotzea

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez

Zure bertute nagusiena?
Hori besteek esan beharko lukete

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Xabi Alonso, Pirlo, Busquets

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Xabi Alonso. Talde osoa berak mugitzen duelako

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Xabier Artetxe

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Landa

Gehien ligatzen duena?
Denok gutxi (kar, kar, kar)

Barre eragilerik onena?
Xela eta Asti

Aldagelan giro onena jartzen duena?
Denon artean sortzen dugu giro ona

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Orain arte bezala taldea animatzen jarraitzeko