Oier Elorza

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Futbola gustatzen zitzaidalako eta nire herriko ekipoa zelako
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai, nire anaiak
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Mikel Arregi, "Izpizu"
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Zortea badago lanean
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Une on asko bizi izan ditut Anaitasunan. Ezingo nuke bakar bat esan
Eta garratzena?
Belaunetik lesionatu nintzenean
Janari edo edari bat?
Paella
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Ez nuke jakingo zer eman, agian neskaren bat
Pelikula bat?
El SeƱor de los Anillos
Zein motatako musika entzuten duzu?
Elektronikoa
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen gorputz hezkuntza eta geizkien ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez inor ere ez
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Lana eta gustora pasatzea dela garrantzitsuna
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Lan ona egiten ari da Anaitasuna herri mailako talde bat izateko. Ez dut hobetezeko gauza garrantzitsurik ikusten
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Lanik gabe ez dagoela saririk
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez
Zure bertute nagusiena?
Zerbait esate aldera, erresistentzia
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Inor berezirik ez
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Pirlo. Berak duen klasea inork ez duelako
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Jokalari asko pasatu dira
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Ander Arabaolaza
Gehien ligatzen duena?
Ez dakit
Barre eragilerik onena?
Tomao
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Denek jartzen dute giro ona
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Biluzik ez den bitartean...
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Orain arte bezala jarraitzeko animatzen eta zarata ateratzen