Aitor Zulaika

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitatik kirol desberdinetan aritu izan naiz, baina, alebinetan bat aukeratu beharra neukan eta gehien gustatzen zaitzaidana futbola zenez herriko taldean hasi nintzen
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai, aitak
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Entrenatzaile guztietatik ikasten da zerbait ezberdina. Bat esatekotan Aitor Iturbe, berarekin izan baitut minutu gehien jokatzeko aukera eta beraz neure buruarekin konfidantza hartzeko aukera ere bai
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Aurten dagoeneko hirugarren urtea dut Anaitasunako entrenatzaile moduan.
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Etorkizunean balio badut, zergatik ez? Futbol eskolan hasi nintzen entrenatzaile eta bi urteren ondoren infantil txiki mailan nago orain. Urtero maila bat igotzen ari naiz eta gustatuko litzaidake egunen batean lehengo taldera iristea
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Kirolari lotuta dagoen zerbaitetan asko gustatuko litzaidake
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Jubeniletan Euskadiko Ligara igo ginenekoa edo Hirugarren Mailan lehen aldiz jokatu nuen eguna
Eta garratzena?
Normalean lesioak izaten dira kirolaren momenturik garratzenak. Nahiz eta alde horretatik nahiko zorte izan dudan, lesio bat edo beste izan dut urte hauetan
Janari edo edari bat?
Amaren makarroi platerkada
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin (Gauza bat)?
Itsasontzi bat etxera itzuli ahal izateko
Pelikula bat?
El clan de los rompehuesos
Zein motatako musika entzuten duzu?
Nire umorearen arabera musika desberdina. Orokorrean denetik
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen gorputz hezkuntza eta gaizkien ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Momentuan ateratzen zaidana egiten dut, baina, aspaldian ez dut lan handirik izaten horretan
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez. Ez ditut beste taldeak barrutik ezagutzen. Anaitasunan dagoen girorik ez da leku askotan izango
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Lanean jarrai dezatela euren helburuak lortu ahal izateko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Azken urteetan asko hobetu da eta momentu honetan ez dut hobekuntzarik ikusten
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Inoiz ez dela etsi behar, gutxien espero duzunean iristen baitira aukerak.
Betetzeko duzun amets bat?
Hirugarren Mailara igotzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Bai. Aldagela kanpoan "Txanboie"-ren burua ukitzen dut eta ondoren futbol zelaira beti eskuineko oinarekin sartzen naiz.
Zure bertute nagusiena?
Alboko sake luzeak
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ez naiz jokalari baten fijatzen den horietakoa. Gehiago gustatzen zait talde osoak egiten duen lanean fijatzea
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Xabi Alonso. Futbol zelai barruan dagoen irakasle bat iruditzen zait
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Iñigo Arzalluz
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Ander Arabaolaza. Bi astetik behin ile apaindegira joaten baita
Gehien ligatzen duena?
Inork ez ditu gertatzen diren gauza guztiak kontatzen eta horrela zaila da jakitea. Txalintxoko kamarero diren Xuban Badiola eta Beñat Landak fama ona omen dute. Hala ere denek nahi baino gutxiago ligatuko dute
Barre eragilerik onena?
Asti. Hala ere, Azpeititik iritsi den azkenak (Xela) konpetentzia egiten dio
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Orokorrean taldean dagoen giroa nabarmenduko nuke
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Denboraldia ondo hasi ez bazen ere, emaitzak hobetzen joan dira eta hori jarraitzaileen laguntzarik gabe ezingo genuke lortu. Beraz, orain arte bezala jarraitu dezatela Txerloiko harmailak betetzen, euren laguntzarekin etxeko partiduak aurrera ateratzea errazago izaten baita