Markel Eskurtza

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Txikitatik gustatu izan zait futbola eta futbola gustuko duten azkoitiar ume gehienen bezala Anaitasunan hastea zen nire ilusioa
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Bai, aitonak
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Denengandik ikasten duzu zerbait baina norbait aipatzekotan Felix Oregui "Bergara". Beharbada aurrena bera izan zelako
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez dut uste. Harmailetan animatzen hobeto
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Gaur egungo lanean, baina kirolari lotuta ere zerbait egitea gustatuko litzaidake
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Hirugarren Mailara igo ginen urte osoa, baina, batez ere Elgoibarren aurka etxean berdindu eta igoera lortu genuen eguna
Eta garratzena?
Hirugarren Mailan eman genuen urtea edo orain, lesiotik lesiora daramadan denboraldia
Janari edo edari bat?
Arroza
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Ahalik eta azkarren itzultzeko zerbait
Pelikula bat?
Gran Torino
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik eta momentuaren arabera. Gehienbat Ken Zazpi, Gatibu eta antzerakoak
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen matematika eta gaizkien ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, ez baita askotan gertatzen
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez. Maila ez-profesionalean aritzeko ez dut uste hemen baino hobeto inon egongo nintzatekeenik
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Futbola lagun artean hartzeko eta gozatzeko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Azken urteetan aurrera pausu asko eman ditu, eta gaur egun ez dut uste ezer eskatzeko moduan gaudenik. Nahikoa pribilegio ditugu
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Ni neu izateko eta dakidana egiteko
Betetzeko duzun amets bat?
Hirugarren Mailara igo, urte ona egin eta bertan mantendu ahal izatea, aurreko egonaldi garratza ahazteko
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Bai. Beti goma bat eramaten dut besoan
Zure bertute nagusiena?
Futbol arloan ez dut inongo bertute nabarmenik. Talde lanean aritzea agian
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Inorekin ez bereziki. Futbola ikustea gustatzen zait orokorrean
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako?
Yaya Toure
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Mikel Arregi
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Jende gehiegi gauza onerako. Iraitz, Arzalluz, Godoy, Biñi (Zialtzeta)... Baina denen jabe Beñat Landa
Gehien ligatzen duena?
Honetarako ere jende trebe ugari dago, baina, aspaldian Biñi (Zialtzeta) azpeitiarra indartsu dabilela entzun dut
Barre eragilerik onena?
Mikel Astigarraga "ASTI"
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Orokorrean oso giro ona dago, baina, Asti eta Oier Beitia ez dira isilik egotekoak
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Nahiz eta hasiera batean gauzak ez zaizkigun nahi bezala atera, ziur egoteko denboraldi amaieran hor goian ibiliko garela eta ahal duten neurrian joateko partidak ikusi eta animatzera, asko eskertzen baita