Mikel Arzalluz

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Futbol zalea naiz eta betidanik nahi izan dut Anaitasunan jokatu. Txikitan zalantza eduki nuen saskibaloia edo futbolarekin, eta futbola aukeratu nuen. Ez nahiz damutzen hartutako erabakiarekin
Zure familiakoren batek jantzi al du “Kamixeta gorria”? Nork?
Bai, nire aitona futbolaria izan zen
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Mikel Arregi
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Bai, betidanik gustatu izan zait entrenatzailea izatea eta gustatuko litzaidake Anaitasunako talde bat entrenatzea
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez dakit, oraindik ez behintzat
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Kirolarekin zer ikusia duen zerbaitetan
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Jubenilen Euskal LIgan azken partiduan Indartsuren aurka jokatutakoa eta horren ondorioz lehenengo postuan gelditu ginenekoa
Eta garratzena?
Lagun Onaken aurka galdu eta sorbalda apurtu nuen eguna
Janari edo edari bat?
Amonaren natillak eta arroz esnea
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Lagunak
Pelikula bat?
Gladiator
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik entzuten dut, ez dut bat bestea baino gustuko dudan talderik
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen Biologia eta gaizkien Ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, momentuan bururatzen zaidana egiten dut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez. Gure taldearekin oso gustura nago
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Dakitena egiteko eta hobetzen saiatzeko
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Gustura nago dagoenarekin eta horrela utziko nuke
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Ni neu izateko
Betetzeko duzun amets bat?
Anaitasunarekin Hirugarren Mailara igotzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Futboleko botak jaztean beti lehendabizi eskuinekoa jazten dut
Zure bertute nagusiena?
Hori besteek esan beharko dute
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ez naiz futbolari batean konkretuki fijatzen, baina, gehien gustatzen zaidanetako bat Luis Suarez da
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Taldea osatuta dago eta ez dut beste inoren beharrik ikusten, geure artean aurrera aterako dugu
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu egaña
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Beñat landa
Gehien ligatzen duena?
Iosu Godoy
Barre eragilerik onena?
Oier Beitia
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Taldekide guztien artean jartzen dugu giro ona
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Nahiz eta ez den momentu ona, guri laguntzen jarraitzeko beraien laguntza asko eskertzen delako eta lasai egoteko emaitza hobeak helduko direla eta