Iñigo Arzalluz

argazkiak lau

ELKARRIZKETA

GALDERA: Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
ERANTZUNA: Futbola txikitatik gustuko izan zait eta herriko taldean jokatzea ohore bat da.

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Gaur egun hiru lehengusu ditut bertan jokatzen nitaz gain. Arrebak ere jokatzen zuen lehen. Aitak eta lau osabak ere jantzi zuten kamixeta gorria. Aitonak ere bai. Jokalari eta entrenatzaile ere izan zen bera.

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Bakoitzak bere ikuspuntua du futbolarekiko, ez nuke bat besteen gainetik inor jarriko.

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez. Zelaitik kanpo, harmailetan taldea animatzeko izango da, ez aulkian aginduak emateko.

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez dut nire burua entrenatzaile bezala ikusten.

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Haur Hezkuntzako irakasle.

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Hirugarren Mailara igo ginenekoa.

Eta garratzena?
Hirugarren mailan, maila eskasa eman eta bertatik jaitsi ginen urtea.

Janari edo edari bat?
Txuleta eder bat

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Mugikorra

Pelikula bat?
Gladiator

Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik entzuten dut.

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Gorputz Hezkuntza ondoen eta Matematika edo Ingelesa gaizkien

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez, momentuan bururatzen zaidana egiten dut.

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Ikasteko, entzuten jakiteko eta gogor saiatzeko egiten duten guztian. Tontakeriengatik ez kezkatzeko eta bizitza, ahal den heinean umorez hartzeko.

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Azken urteetan hobekuntza asko ari da izaten eta dauden errekurtsoak kontuan izanik, oso lan ona egin dela iruditzen zait. Webgunea esango nuke, baina elkarrizketa hau argitaratzerako martxan izango denez...

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Ni neu izateko eta ez kezkatzeko besteek pentsatuko dutenaz.

Betetzeko duzun amets bat?
Hondartza hertzean etxe bat

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez

Zure bertute nagusiena?
Pertsona noblea naizela

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Ez naiz jokalari bakar batean zentratzen. Jokalari asko daude eta bakoitzaren gaitasunekin fijatzen naiz.

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Ronaldinho. Betidanik miretsi dudalako eta ikaragarria izango zelako berarekin jolastu eta aldagelan egotea.

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu Egaña

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Badaude batzuk, baina, bat esatekotan Beñat Landa esango nuke. Bere flekilloa tente mantentzeko makina bat pote gastatu dizkio amonari!

Gehien ligatzen duena?
Asko dira ligatzen dutenak: Beñat, Iraitz, Ander ... baina esan didatenez Xubanek neska mordo bat ditu atzetik.

Barre eragilerik onena?
Asti

Aldagelan giro onena jartzen duena?
Aldagelan normalean beti izaten dugu giro atsegina eta beti gaude elkarri adarra jotzen, baina berriro ere Asti esango nuke.

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko?
Egutegia biluzik egiteko ere prest egongo nintzateke.

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Pazientzia eta konfiantza pixka bat. Ahal dutenak etxeko partiduetara etortzeko gonbidatuko nituzke gu animatzera.