Denboraldi berria, ilusio berdina
Anaitasunaren Ohorezko Mailako taldeak bihar eguerdiko 12:00etan ekingo dio denboraldi berriari. Ordiziako Altamira futbol zelaian hasiko dute gorrixek 2016/17 denboraldia. Igor Quindosen taldeak pasa den denboraldiari emandako hasiera errepikatu nahi du aurten ere: lehen bost jardunaldietan lau garaipen eta berdinketa bat lortu zituzten iaz gureek.
Laugarren jardunaldian bisitatu zuen aurreko denboraldian Anaitasunak Ordiziako Altamira zelaia. Bi taldeek aukera garbiak izan zituzten 90 minututan zehar atea zulatzeko, baina arauzko denbora pasata egin zuen Beñat Landak Anaitasunarentzako gola. Ioannes Garatek jarri zuen kornerra jokoan, eta Markelek errematatu ostean, Beñat Landa izan zen azkenik baloiari ate barrurako bidea eman ziona. Hemen laburpena:
Aurten ere goiko postuetan kokatu nahi du taldeak hasieratik, eta aste honetan egindako lau lan saioen ostean, gaur jakinarazi du Igor Quindosen entrenatzaileak Ordiziara eramango dituen jokalarien zerrenda:
Atezainak: Xuban, Remen
Atzelariak: Zulaika, Godoy, Izagirre, Markel, Beitia
Erdilariak: Unai, Landa, Mikel Pastrian, Aramendi, Julen, Xabi, Oier Elorza
Aurrelariak: Iker, Ander, Ander Pastrian, Mikel Arzalluz