Txerloiak itxura berria izango du 2023tik aurrera
Anaitasunak eta Azkoitiko Udalak 2023 urtean Txerloian pistak ezartzea erabaki dute
Azken urtetan kirolari kopuru handia mantentzen ari da Azkoitia eta espazio aldetik aukera hobeak izateko Txerloian aldaketak egitea erabaki dute.
Honen harira, azken urteotan elkarlanean aritu dira udala eta Anaitasuna eta 2023 urteko aurrekontuak kontuan hartuta, instalazio aldaketak egitea onartu dute. Futbol zelaiari dagokionez, orain arteko neurriak errespetatzea erabaki dute luzeran baina zabaleran zentimetro batzuk estutzea aurreikusten da pistak sartu ahal izateko.
Instalazio berriak egiten 2023ko ekainean hasiko dira, Anaitasunako neska zein mutilen talde nagusiek 2022-23 denboraldiari amaiera eman ostean.
Aldaketa honen helburu nagusia Azkoitiar guztiek kirola egiteko nahiko esapazio izatea da eta Azkoitiko beste hainbat taldek ere heuren espazioa izatea.