Futbol eskolako izen-emate prozesua
Hurrengo denboraldian, Anaitasunako Futbol eskolan izen-emateko aukera zabalik dago jada.
Anaitasunako Futbol eskolaren nondik norakoak azaltzeko bilera berreskuratuko dugu aurten eta irailean ospatuko da. 2012 eta 2013an jaiotako mutilen zein 2011, 2012 eta 2013an jaiotako nesken izen-emate prozesua email bidez burutu beharko da . Horretarako, bidali email bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, bertan honako datuak helaraziz:
Haurraren Izen-abizenak :
Jaoitze data :
Guraso edo tutorearen izena eta kontaktu zenbakia :
Ikastetxea :
Atezain edo jokalari gisa eman nahi du izena :
Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al du ? ( Baiezkoa bada , zertan ? )
Bestalde, izen emateko epea uztailaren 12an amaituko da eta gaurtik aurrera apuntatzeko aukera izango duzue.
Bestelako edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai lehen aipatutako helbide elektronikora. Animatu, zain izango gaituzue eta!