Oier Aranbarri, Gabonetako errifaren irabazlea

Oier Aranbarrik, bere emazteak eta txikiek lagunduta, bart arratsaldean jaso zuen Anaitasunaren Gabonetako errifa zoragarriaren saria, Rural Kutxaren bulegoan.

 

Oier Aranbarri eta bere sendia, Borja Maruriren eskutik saria jaso zuten unean.

Ilobari erosi zizkion errifak Aranbarrik eta, zenbaki sariduna jakin zutenean eurek erositako errifetan edo arrebarenean ote zegoen jakiteko arratsaldeko zortziak arte itxaron beharra izan omen zuten. << Etxera iritsi orduko, ilobari erositako errifak begiratu eta, "ttak" hantxe zegoen zenbaki sariduna >> azaldu zuen irribarrez Oierrek. Irabazleak, 1.200 euro eskudirutan eta beste 1.200 eurotan baloratutako produktu sorta eskuratu du, 57.342 zenbakiari esker.