Eguberrietako bideoa hautatua izatearekin batera, Muruak kargua utzi du

CD Anaitasunak, eguberriak zoriontzeko egin zuen bideoa, Youtubek antolatzen duen gabonetako film laburren lehiaketako finalerako hautatua izan da.

Bideoaren mezua eta helarazi nahi izan genuen oparia saritzeko asmoz hautatu omen dute bideoa eta hil honen azkenean kaleratuko da irabazlearen izena. Albisteak ordea sentipen gazi-gozoak sorrarazi dizkigu. Izan ere, Saioa Muruak, bideoaren egileetako batek, bart arratsaldean kargua uztea erabaki duela jakinarazi zion zuzendaritzari.

Muruak arrazoi pertsonalak direla medio hartu du erabakia. Ezustean harrapatu gintuen albisteak, baina Anaiatsunak, orain arte egin duena eskertu nahi dio, eta onena opa dio milaka kilometrora hastear den etapa berrirako. Zorte on!

 

m