Zihara Gabilondo, Urteko Kirolari Onenaren sarirako hautagai

Gaur, hilak 20, Azkoitiko Udalak, 15 kirol disziplina desberdinetan hautatuak izan diren gizon-emakumeak txalotuko ditu, Urteko Kirolari Onenaren izendapenean.

Anaitasunatik, oroigarria jasoko duen jokalaria, Euskal Ligako Emakumezkoen taldeko Zihara Gabilondo izango da. 2018-2019 denboraldian egin duen lana dela eta, klubak bera hautatu baitu ordezkari.

Gorrixek, urte hauetan egindakoa eskertu nahi dio jokalari gazteari. Beraz, Zorionak Zihara eta zorte on urteko kirolari onenaren sarirako, zurekin gaude!