Joxe Mari Floresen eskutik formakuntza saioa

Bart arratsaldean, elkargunean bildu ziren Anaitasunako zenbait taldeetako entrenatzaile, laguntzaile eta jokalari, epailea zen, Joxe Mari Flores-en eskutik eskaini zen formakuntza entzuteko asmoz.

Irudian, Flores-ekin, formakuntzara bertaratu ziren Anaitasunako zenbait entrenatzaile, jokalari eta laguntzaile

Hitzaldian, Anaitasunako presidente ohi eta gaur egun oraindik ere epaile lanetan diharduen mutrikuarrak, futbol araudian eman den aldaketaz zein gaur egungo araudiaz hitz egin zuen.

Bertaratu zirenek, oso modu positiboan balioztatu zuten atzoko jarduna.