Anaitasuna-Mutriku, doan
Larunbateko Ohorezko Mailako Anaitasuna-Mutriku partidako sarrera doan izango da.

San Andres egunean gorrixek jokatuko duten norgehiagoka doan ikusteko aukera izango dute zaletu guztiek. Partida goizeko 11:30etan izango da, Txerloia futbol zelaian. Han itxarongo zaituztegu, festa giroan hasiko den eguna, gureen garaipenarekin oraindik eta gogotsuago ospatzeko moduan izango garelako!